Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Eizmendi'tar Maria Mercedes zanaren bizitza [Bertsoa] / Justina Aldalur

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Aldalur, Justina

Descripción

Título
Eizmendi'tar Maria Mercedes zanaren bizitza
Dokumentuan jasotako izenburua
Eizmendi'tar Maria Mercedes zanaren bizitza
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zarauz-tar ona nai al zenduke baten bizitza aditu
Firma
Sor Anunciacion Aldalur S.K.O.
Fecha
1970-00-00
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua
Descripción física
1 eskutitz orri

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Original

Eizmendi'tar Maria Mercedes zanaren bizitza [Bertsoa] / Justina Aldalur

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Zarauz-tar ona nai al zenduke
baten bizitza aditu
anima garbi eta aundiak
erri onek eman ditu
Aizpa Mercedes Eizmendi-tarra
aitatzera naiz abitu
bere animaz eta gorputzez
Jaunari zion serbitu.

2
Kristau bizitza ikasi zuan
oitura garbi zarrean
bere guraso eta senide
maite zienan aurrean
bere anima Sakramentuaz
nola zeukan indarrean
Jaun Espiritu Santua zeukan
bere biotz samurrean.

3
Gaztetxotikan mendetasuna
agertu zion Jaunari
Bera gatikan lagun egiñaz
praille eta apaizari
errespetoa izanaz bere
aitari eta amari
eta barruan maitetasuna
zion Ama Birjiñari.

4
Gaztetxotikan oso izan zan
argia eta langillea
ezjakiñari erakutsiaz
beartsuen emaillea
miñez zeudenen laguntza eta
saminduen pozgillea
maitetasunez serbitzen zuan
Jaungoiko Jaun Egillea.

5
Jesukristo-ren poza zan bera
Jauna artzen zuanean
egiz kristaua izan zalako
bere bizitza danean
Ama Birjiña Marian antza
zuan garbitasunean
Jaun Espiritu Santua nola
zaukan animan lanean.

6
Garbitasunan ejenplua zan
zala neskatxa gaztea
bere pausuak ikustea zan
bide ona ikastea
Jauna artzeko egunak zitun
igandeakin astea
Aizpa Mercedes onelaxe zan
Jesukriston emaztea.

7
Jaungoikoaren borondatea
bete nai zion barruak
amar Agindu beretzat ziran
amar Santuen buruak
egia ondo ikasi zion
bere biotz indartsuak
eta etzeuken engaiñatzerik
mundu zale jakintsuak.

8
Aizpa Mercedes poztutzen zuan
Jesukristo Gure Jaunak
gorputz animak indarturikan
zerutarren osasunak
eta etzien pozik ematen
gizaseme kotxe dunak
ez du iñoren inbiririkan
Jesukristo-ren lagunak.

9
Egun eta gau lana egiñaz
serbitu zion Jaunari
garbitasuna erakutsiaz
Maria-ren alabari
burla egiten bazien ere
barkatzen zien danari
otoitz egiten erakutsiaz
Ama Birjiña onari.

10
Guztiok degu neurritasun bat
bete bearra lurrean
azken orduan koroiz jazteko
Jaungoikoaren aurrean
Aizpa Mercedes bizi izan zan
Jaun Beraren bildurrean
Ama Birjiñak lagundu zion
argitzean bearrean.

11
Jesukristo-ri Teresa Santak
dira galdetutakoak
"Jauna zergatik iltzen dituzu
Sakramentu gabekoak"
Erantzun zion "Nere kontura
iltze derrepentekoak,
Zuk izan kontu errezatzeko
Sakramentuz ildakoak".

12
Bere senide iru aizpari
laguntzen diet miñetan
ez det dudatzen Aizpa Mercedes
bizi dala zeruetan
"Zuen aizpa bat izan nai nuke
bizitzako urtietan"
erregutuaz berak zerutik
lagun deigula neketan.

Eizmendi'tar Maria Mercedes zanaren bizitza [Bertsoa] / Justina Aldalur

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001126.tif
xdz5_btx_001127.tif

xdz5_btx_001126.tif

Documento