Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2018-03-23 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Leibar, Ibon "Txinbo"
Bertsolaris / Autores
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Astelehena, eguraldi oso txarra, elurra... Eta Eroskitik irtetean eskale batek dirua eskatu dizu.

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-03-23 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Astelehena da ta enkarguta
hor joan naiz Eroskira
buelta egin det astelehen danak
hortako onak baitira
ta eskale bat ate ertzean
ze-nolako ikusmira!
Ta gu bueltarik eman ezinda
borraska bati begira.

Auskalo noizko prakak dituen
auskalo noizko txamarra!
Gazte zanean seguro asko
izango zuen indarra
berdin ostarte, berdin euria
elurra o kazkabarra
batzuentzako beti ona da
besteentzat beti txarra.

Lismona batek ez du arintzen
kontzientzin deten zama
nere txaketa txikitxo dauka
ta berdin nere pijama
zerbait berria egin nahi nuke
hau bihur ez dedin drama:
“Goazemazula tabernara ta
har dezagun salda bana”.