Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-10-14 Donostia Berezia [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira (2018)
Actuación
2018-10-14 Donostia Berezia
Conductor/a
Jauregi, Saroi
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagun baten semearen lehen urtebetetzera gonbidatu zaituzte. Ustez erregali egoki eta polita erosi diozu. Ez dio begiratu ere egin. Ordubete darama bilgarriarekin jolasean.
Gaiari oharrak
Dezima neurrian errezitatu egiten du bertsolariak

Descripción

Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2018-10-14 Donostia Berezia [Bertsoa]


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Dezima
Doinua: (*) Errezitatu egiten du

A ze kezka absurdua
izan dudan hautaketan
barru liburu horretan
nahastu zait ia burua
ta ahaztu zaio liburua
paperarekin nahasteko
dabil itxura trasteko
ta gelditu da ezagun
ze gauza gutxi behar dun
ume batek jolasteko.

Ta ni berari begira
erridikulu xamarrik
ez dago esan beharrik
nagoela baina tira!
Lekzioak hala dira
onartu ta pentsatzeko
estutzeko, zabaltzeko
ba ote dago besterik
papera baino hoberik
irudimena lantzeko?

Hara umetxo maitea
segizu paperarekin
ahaztu liburuarekin
kontentu bizi zaitea
hori zure izaitea
ta hemen aurpegiz aurpegi
pozari nahi diot segi
oparitxo bat beteta
nik egin nahi nizun eta
zuk egin didazu neri.