Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2018-10-14 Donostia Berezia [Bertsoa]
Bertsoa entzun |
2018-10-14 Donostia Berezia [Bertsoa]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Dezima
Doinua: (*) Errezitatu egiten du
A ze kezka absurdua
izan dudan hautaketan
barru liburu horretan
nahastu zait ia burua
ta ahaztu zaio liburua
paperarekin nahasteko
dabil itxura trasteko
ta gelditu da ezagun
ze gauza gutxi behar dun
ume batek jolasteko.
Ta ni berari begira
erridikulu xamarrik
ez dago esan beharrik
nagoela baina tira!
Lekzioak hala dira
onartu ta pentsatzeko
estutzeko, zabaltzeko
ba ote dago besterik
papera baino hoberik
irudimena lantzeko?
Hara umetxo maitea
segizu paperarekin
ahaztu liburuarekin
kontentu bizi zaitea
hori zure izaitea
ta hemen aurpegiz aurpegi
pozari nahi diot segi
oparitxo bat beteta
nik egin nahi nizun eta
zuk egin didazu neri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra