Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Burdin-bidea [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa

Descripción

Título
Burdin-bidea
Dokumentuan jasotako izenburua
Burdin-bidea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Galtxagorri zaharra ez dago geldirik, Burrunbaka dabila lezetik ilkhirik
Firma
Ezezaguna
Fecha
1864-00-00
Melodía (txt)
Galtxagorri zaharra ez dago geldirik
Bertso kopurua
13
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
205-206

Burdin-bidea [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Galtxagorri zaharra ez dago geldirik,
Burrunbaka dabila lezetik ilkhirik,
Ehun lekhoa bide hats batez egiten,
Nahiz ez dion nihork zaldirik ematen.

II
Sua jari burutik, ez diteke geldi,
Herratua dabila erreketan gaindi,
Ez diruri jendea, mamu bat da beltza,
Bizkarretik hedoiez dariona hatsa.

III
Orga-lasterretan du gorphutza hedatzen,
Luzean ehun urrats dituela hartzen,
Egiten du ziztua nihork ez bezala,
Ageri ifernutik duela xirola.

IV
Ikusi uste dute nonbait leherturik,
Bethi xuxen gateko ez baitu begirik,
Nahiz dituen alde bere langileak,
Ostatu guzietan husu edaleak.

V
Bainan badaki orduz bere lan egiten,
Ogi landan iraka artez eragiten,
Liluratzen du urrez behar hiratua,
Usainerat halatzen sudur mutxitua.

VI
Xoria bezain arin dabilka jendea,
Oro laster beharra delakotz mendea,
Irakutsi hurren du egiten bazkari,
Hurrupatuz tragoan bordeles edari.

VII
Amura hedatu du langilen biderat,
Ez dadila nihor gau jauzika lanerat,
Hurbiltzen den lilia burdin-bidetarik
Bihurtzen da etxerat errainak hautsirik.

VIII
Bidetan bada diru, irabazi handi,
Ezkontzaz ere badu mutxurdinak gaindi,
Bainan irabaziez asko ezin bizi,
Mutxurdinen senharrek zorrak ezin izi.

IX
Ehun etxin ez aski tripen asetzeko,
Pasaioko hatuak nonbait pagatzeko,
Ez bada gehiago urdinik hertzetan,
Berratzen hari gaitzak joko goibeletan.

X
Lau soinen andanetan andreak kofointzen,
Zortzi zapaten sariz oinek dirdiratzen,
Atzea dabilala beharriz zikhin,
Egarri zirtzilpean, mihitik ahurin.

XI
Sorthuz geroz iduri larretan egona,
Ez daki igandetan non den bide ona,
Holakotarik dire, gizon itxuretan,
Sobera luketenak hatsa burdinetan.

XII
Alferkeria dute berthute lehena,
Zorrari ihestea naski bigarrena,
Ez dute ezagutzen nihongo nausirik,
Etzen Eskal-Herrian holako motarik.

XIII
Holako egitetik ama geldi bedi,
Galtxagorrik behar du izurritez erdi! (bis)

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 205-206 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/