Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Mendizabal, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea zarete. Harremana hasi zenutenetik, elkarrekin egiten dituzue plan guztiak. Unai, Nereak esan dizu zure kontura planak egiten hasi beharko zenukeela.

Descripción

Melodia
Antton eta Maria I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal:
Astelehenian hasi
eta igandera
biok ibili gera
batera-batera
mendi aldera edo
Donosti partera
orain derrigor egin
behar det galdera:
Aizu, Nerea, netaz
aspertu al zera? (bis)

N. Elustondo:
Biok osatzen degu
biko mundiala
batera izan degu
mila martingala
zutaz ez naiz aspertu
horren berehala
badakizu nik asko
maite zaitudala
bikotea nahi det nik
eta ez itzala. (bis)

U. Mendizabal:
Nere laguntza nonbait
zuretzat galera
itzalan gisan beti
bainator atzera
baina egingo dizut
bigarren galdera:
orain nik zeini eman
behaiot ospera
Hertzainakenerako
bigarren sarrera? (bis)

N. Elustondo:
Bakarrik geratu da
eta hau da drama.
Badakizu Hertzainak
gustatzen zaidana
badute talentua
badaukate fama
sarrera bat sobera
ai, Unai, laztana!
Kuadrilakin aspaldi
egin nuen plana. (bis)

U. Mendizabal:
Joe ni gelditu naiz
tontua bezela
bihotza ta aurpegia
daduzkat goibela
uste nuen gu biok
ia bat ginela
eta ez pentsa pena
ematearren dela
uste det txakurrakin
juango naizela. (bis)

N. Elustondo:
Txakurra prest badago
orduan aurrera
baina Euskaldunan nahiko
zaila da sarrera
bakarrik joateko
nonbait gertu zera
eta ondorioa
gutxi gorabehera
batera egon arren
bi bateko gera. (bis)