Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Llilura banaiteke [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (13. 1864. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Descripción

Título
Llilura banaiteke
Dokumentuan jasotako izenburua
Llilura banaiteke
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Lilura banaiteke zenbait aldiz bizian, Iragan egunean eman dut loterian
Firma
Joanes Etcheto
Fecha
1864-00-00
Melodía (txt)
Espainian jauregiak
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
209

Llilura banaiteke [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Lilura banaiteke zenbait aldiz bizian,
Iragan egunean eman dut loterian,
Eta neure bileta nehork guti ustean
Ona izan daiteke: zer dakit nik finean!

II
Bai aithortu behar dut ez dela hau segura,
Bainan gauza badaite eta hori aski da.
Niri hori ematean irriz hasi dira,
Bai eta erran naute: hau duzu hoberena.

III
Bizkitartean loteria banu neuretzat,
Bai erosiren nuke jauregi bat behintzat,
Edo bederen etxetiar lekhu gizen bat,
Hantxe irabazteko komeni den bezenbat.

IV
Kantoinamendu huntan bai herri hau maite dut,
Eta bertzalde dena Justinekin lakhet dut.
Neure manamenduan jendeak izamina tut,
Hau zein liluragarri den nola erranen dut!

V
Bai, manatze horretan oraino berri nuzu,
Ez naiz izanen fier´ ez eta urguilutsu
Zer izan naizen atzo bai orhoituren nuzu,
Iraganaren bistan, ezti izanen nuzu.

VI
Egia erraiteko maithatu dut handizki,
Etxetiar lekhu hau arthaturen dut funski,
Etxeko jaun egina biziren naiz hobeki,
Gauza guziak ethorriren zaizkit nasaiki.

VII
Orduan ikusiren ditut neure borthetan
Oiloak xitoekin kurritzen oro betan,
Neure eskuz haziren ditut egun orotan,
Begi kolpe ederra da hori etxeetan.

VIII
Atsegin izanen dut ikusteaz ethortzen,
Ardiak, xikhiroak morrekaz heian sartzen,
Behorrak eta migak establiarat biltzen.
Hunelako bonurra ez da usu gerthatzen.

IX
Bittor ttikia hupana abrera sehiaz,
Bide egin araziren du bere zaldiaz.
Lorios izanen naiz, erraiten dut egiaz,
Hala nola baita errege bere tronuaz.

X
Aberats izanen naiz eta segurki ere,
Amoina eginen dut bethi baratu gabe,
Gero neure bistan ixilik erranen dute:
Hau duzu Mur de Bittor xapelak khendu bite.

XI
Nahiz hau hunkigarri den ikusten begiez,
Enganatu naiteke esperantza falsoez
Neure nahia finkatua zen bilet´batez.
Jakitera nihuazu galdu dudan bai al´ez.

XII
Neure bileta ez dut ikusten gehiago,
Galdu izan behar dut egia erraiteko.
Malurra segura da, ez duket dudatzeko.
Bai adios erran behar diot sekulako.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 209 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/