Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Ane, gidatzen zoazenean, trafiko arau guztiak zintzo betetzen dituzu beti. Beñatek ez.

Descripción

Melodia
Beti penetan beti penetan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar Iñarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zuazubiskar:
Karneta lortu genuen eta
gu gera gidatzeko gai
nik gidatzen dut astiro eta
poliki ere bai, lasai.
Zu ez zabiltza semaforoa
berdean ipintzeko zai
nik neregatik betetzen ditut
baina zugatik ere bai.

B. Gaztelumendi:
Ni zuregatik ahalegintzen naiz
ahal dela puntual heltzen
eta radar bat ikusi arte
kotxerik ez det moteltzen
nahiz ta arauak jartzearena
hain ideia txarra ez zen
karneta denok daukagu baina
inork ez ditu betetzen.

A. Zuazubiskar:
Bete ezin den lege guztiek
salbuespena daukate
zu lasai-lasai joaten zara
baina beste denon kalte
araudia ta lege guztiak
utzita, Beñat, aparte
halako lasai ibiltzen gara zerbait
pasatzen den arte.

B. Gaztelumendi:
Pasatu arte hortaz ez zazu
gehiegi pentsatu, hara
guztiok maite degu kotxea
eta maite abiada
ehun ta berrogei pasata zenbat
jende autopistan jada
arauak bete nahi dituena
arriskutsuagoa da.

A. Zuazubiskar:
Beraz arrisku hutsa nauzu ni
egiteagatik kasu
nire ziurrak eta zorrotzak
egin dizu enbarazu
karneta igual baduzu baina
arriskutsua zara zu
L-a kendu zenuen baina
stopa hartu ezazu.

B. Gaztelumendi:
Inoiz multa bat ipini arte
halaxe nabil gustora
stopa egin behar dudala
zuk esatea asko da
asanbladatik asanbladara
eta saiotik saiora
nere kotxea gidatzen det nik
bizi naizen erritmora.