Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Iban Urdangarin
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Urdangarin:
Komunen azulejo
pare bat bakarrik
konpondu behar zitun
ez zan ezer txarrik
sofan etzanda dago
Jon, ez jo adarrik
uste det ez neukala
okupa beharrik. (bis)
J. Maia:
Sapaia pintatzea
hobe dugu garaiz.
Zer dago aldakor ta
zer dago aldagaitz?
Postura hontan jarri
behar izango det maiz
perspektiba guztiak
ikusten ari naiz. (bis)
I. Urdangarin:
Etzanda lan egiten
hor dago kakoa
bistan da ez duela
itxura plakoa
sabaia garbitzea
ez zuen nahikoa
ta ez dit ba garbitu
frigorifikoa. (bis)
J. Maia:
Orduak pasa ditut
ehun eta piko,
“ea ba zer dagoen?”
diot nerekiko
garbitu det kamara
ta frigorifiko
lasai, hortan ez zaitut
inoiz hotz utziko. (bis)
I. Urdangarin:
Garbiketan ona dan
honen arabera
segi zazu etzanda
alperren antzera
pasa’idazu faktura
haundia gainera
ta nik ordaintzerako
altxatuko zera. (bis)
J. Maia:
Zuk aukeratu nauzu
eskaparatean
pagatuko didazu
hemendik joatean
earki margotuta
daukadan artean
faktura pintatu det
ezker paretean. (bis)