Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Pailazoak zarete biok. Oholtza izkinatik aretoa pixkanaka betetzen ari dela ikusten duzue.

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Pixkana doaz sartzen
ume eta heldu
denen ilusioa
suma dezakegu
emanaldi onena
eskeiniko degu
jendeari eskerrak
indartsu gaude gu
Udalak hustu zuna
herriak bete du. (bis)

B. Gaztelumendi:
Anaitasuna bete
degu hola-hola
lehenengo filan haur bat
baba dariola
hango musu gorria
ta horko pottola
nahiz ta aulkitan ez den
ikusten inola
ziur Enrike Maya
begira dagola. (bis)

O. Iguaran:
Akaso egongo da
gordeta, ordea
gure emanaldia
ikustea hobea
ze lehendik faltan dauka
berak umorea
eta gure hizkuntza
nahi luke gordea
ea kutsatzen zaion
gure kolorea. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ez zaiozula jarri
horrela zepoa
kontu berezia da
udaletxekoa
berez behar lukeena
gure antzekoa
euskalduna haientzat
beti ertzekoa
haien mundua baita
zuri-beltzekoa. (bis)

O. Iguaran:
Marrazkiak bidali
genitun aurrena
ea pixkat argitzen
zitzaion barrena
ez det nere gain hartzen
Mayaren herrena
zuk begira jendeak
ze poz dakarrena
haurren irriparra da
mendeku ederrena. (bis)

B. Gaztelumendi:
Mendeku mota hontan
a ze bi aditu
ume denak txaloka
aditu, aditu!
UPNk nahi zuen
gurea gelditu
OPUSi ohi diote
errez obeditu
ta sudur gorri batek
ikaratzen ditu. (bis)