Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Berritan ezkondu marinelaren adioak bere andreari [Bertsoa] / Migeltxo Ualde
Berritan ezkondu marinelaren adioak bere andreari [Bertsoa] / Migeltxo Ualde
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Banoha, nere espos hanbat maithatua,
Bertze gazten artetik berritan hartua,
Itsasoz bertzaldera ni naiz manatua,
Oi! nola naite bizi, zutaz gabetua?
II
Ez dut uste badela lurrean lorerik,
Ez zeruan izarrik zure pare denik,
Nihon zutarik urrun, nik ez duket onik,
Eta nihon zurekin ez duket nik gaitzik.
III
Elizak juntatzean biak elkharrekin
Eman zautan bai gozo eta bai atsegin,
Bertzerik badut orai, bihotzean dut min,
Min hunen sendatzeko ez dakit zer egin.
IV
Nere espos maitea, othoi, erradazu,
Ene sendagarririk ez othe dukezu?
Urrun hedatu gabe, badela jakizu,
Ene sendagarria bakharrik zare zu.
V
Bainan ez dut, ez zeren esperantza hartu;
Sobera zorrozki da legea mintzatu.
Eri edo ez eri, behar naiz partitu,
Barnea tristerikan zutarik urrundu.
VI
Bela xuriak ditu haizeak hanpatzen,
Ja itsas-zabalera gaitu eramaten.
Oi! zugana banindu horrela ekhartzen!
Hori dut Birjinari bakharrik galdatzen.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 214 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/