Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Okhertuak bere okhertzaileari [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (15. 1866. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Elizanburu, Joan Batista

Descripción

Título
Okhertuak bere okhertzaileari
Dokumentuan jasotako izenburua
Okhertuak bere okhertzaileari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Fortuna erori zait burutik behera, Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!
Firma
Jean Baptiste Elissamburu "Laphurtarra"
Fecha
1866-00-00
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
218

Okhertuak bere okhertzaileari [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Fortuna erori zait burutik behera,
Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!
Harriturik bakhotxa niri dago beira
Bi begiez...
Nik guziak ikhusten begi bakhar batez!
Lehen biez,
Orai batez,
Oro ikhusten begi batez!

II
Mundu hau bethea da zenbat nahigabez;
Barberak okhertu nau, abiltxe izanez!
Lehen banindagoen ardura nigarrez
Bi begiez...!
Zertako biez egin? Aski date batez!
Lehen biez,
Orai batez;
Jaun hari esker, begi batez.

III
Nonbait balinbadira bi bosliberako,
Bietarik ohoinak ez dik bat utziko,
Zuhurra den gizonak ez beza egin lo
Bi begiez!
barberak manaturik, egiten dut batez;
Lehen biez,
Orai batez,
Zuhurren gisa, begi batez!

IV
Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,
Lau kopla ez dirade izanen sobera.
Lehen ikhusten nuen Betirisants bera
Bi begiez!
Milesker, jaun Barbera, egundanik batez;
Lehen biez,
Orai batez,
Hobe lizate niholaz-ez!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 218 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/