Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Eguzkiyaren sarrera [Bertsoa] / Ramon Artola

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (37. 1889. Doneztebe)
Bertsolaris / Autores
Artola, Ramon (1831-1906)

Descripción

Título
Eguzkiyaren sarrera
Dokumentuan jasotako izenburua
Eguzkiyaren sarrera
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eguzkiyak makurka Mendiyen atzean
Firma
Ramon Artola
Fecha
1889-00-00
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
361

Eguzkiyaren sarrera [Bertsoa] / Ramon Artola

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eguzkiyak makurka
Mendiyen atzean,
Gordetzen du argiya
Ilunabartzean:
Urre disdirak gero
Itsasperatzean,
Eta goiak tinta fin
Politak artzean,
Tristura bat sentitzen
Baita biotzean.

II
Egunari indarrak
Zaizkanean iltzen,
Tristuraz dira gauza
Guziyak umiltzen:
Loreak joaten dira
Makurka muiskiltzen,
Mitxeletak urrezko
Egotxoak biltzen,
Eta txori txikien
Kantubak isiltzen.

III
Negarti ikusten da
Mugitzen ibaia,
Triste errekatxoa
Tristeturik goia:
Mur mur iturtxoloko
Ur kristal garbiya,
Paltatzen zaiolako
Zeruko argiya,
Eta ilun ta triste
Itsaso aundiya.

IV
Zabalde igaroak
Ainbeste nazpila,
Galtzen du egunazko
Mur mura ta buila,
Saguxarrak irteten
Dira jaukai bila,
Aitzen da ermitako
Ainari ezkila,
Eta itxura dena
Gelditzen da ila.

V
Ontan izar zeruban
Barrenen zeudenak,
Dis dis azpiyan dira
Azaldutzen denak;
Eta sarri, guk aruntz
Begira gaudenak,
Nairik gerenganatu
Indar galdu denak,
Lotan jartzen ditugu
Nekeakin penak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 361 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/