Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-02-09 Pasaia Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Martin, Jon
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean?
Gaiari oharrak
Bertsolarien bi argazki erakutsi zituzten pantailan

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia
Laroita hamabosgarren urtea
nolako mutil pastela!
Anoetako belodromoa
izan gendun kanta-gela
lehen aldia aurretik gendun
uste´t Oiartzunen zela
ta suerte haundi-haundikin baino
Jonek jantzi zun txapela.

J. Martin
Egia da bai eduki zuen
bukaera perfektua
baina Ikerrek ere bazuen
sekulako talentua.
Urte bat pixka’t beranduago
Belodromoa lekua
nik irabazi lehenengoz baina
hartu zidan mendekua.

I. Zubeldia
Madalensoro frontoia gendun
zeinen leku mundiala!
Oiartzuarrak txukun kantuan
orduan orain bezala.
Laroita hamabost etorri zan ta
a ze sorpresa aibala!
Onartzen dizut urte osoan
gorrotatu zintudala.

J. Martin
Nahiko ederki kantatzen nuen
soilik hamalau urteko
mutil ezgauza, mutil ezjakin
ta hasiberri izateko.
Nere talentu gehiena joaten
hasi da dagoeneko
ta zuk ordea kantatzen duzu
orduan baino hobeto.

I. Zubeldia
Bi mutil koxkor jende aurrean
mikrofonoen gerizan
pentsatu agur polit bat eta
nerbio-dantzen baldintzan.
Ze gorabeherak izaten diren
pertsona baten bizitzan:
Martin kantuan hobea zan ta
altuagoa ni nintzan.

J. Martin
Nahiz egia den gaurtik aurrera
gutxi haunditu ninteke
garai horretan bihurrikeri
asko egiteko, merke
baina ez dakit ikasi dugun
espero dugun hainbeste
hoita bost urte pasatu eta
berriz elkartu gaitezke.

I. Zubeldia
Hainbeste urte pasa ta gero
a ze sorpresa aibala!
Ni nahiko mutil maltzurra nintzen
pikaroa ta petrala
Jon berriz gendun horren txintxoa
ikaslea ta formala
hala’re zinez onartu nahi det
ondo konpontzen gerala.

J. Martin
Abilak ginen agurretako
kopla kaxkarrak idazten
gero kantatu behar genitun
hortan ez zenez errazten
baina denbora aixa joaten da
ta argazkiak dira ahazten
biak´e lanik gutxina dugu
buruko ileak orrazten.