Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
Bertsoa entzun |
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Pagola
Urte osoan zenbat
txiste eta ziri!
Baina gero hiruko
triste bat hor niri.
Nahiz ta errekan deken
hainbeste inbidi
aingirak igual gehio
pegatzen dik hiri. (bis)
A. Egaña
Proposamena eginda
zenbat desengaino!
Neska hire buruan
horrenbeste laino!
Zertan neri aingira
deitu beharra? Ño!
Orain kolpez jetxi haiz
bi ta erdiraino. (bis)
E. Pagola
Orain bi t´erdi baten
ze nota eskasa!
Baina ez nak geratzen
horregatik lasa
amorrai bila errekan
ez ziok erraza
lehen urtea lokatzez
ez baitiat pasa. (bis)
A. Egaña
Enara bat zutikan
hirua den maite
platera amorrainak
ekarri jo ta ke.
Nota igoko dinat
infintora arte
eta gainera zutik
jarriko ninake. (bis)
E. Pagola
Orain asmaketekin
ez haiz ba hi aiko?
Lehen matematiketan
ai nola-halako!
Hiru bati buelta eman
eta jarri bapo
elkartuta zortzi dek
ta horrekin nahiko. (bis)
A. Egaña
Infinito zutikan
ez den hortik kanpo?
Neuk proposatu dinat
aitortu beharko.
Orain bat eta erdi
ixildu ta bapo!
Idea lapurretan
jardun haizelako. (bis)
E. Pagola
Irakasle txarrekin
ze-nolako gauzak!
Lehen ere lanez bete
ohi dizkigu galtzak.
Ez duenez onartzen
idea hobe bat
lehen ere hirukoa
horregatik daukat. (bis)
A. Egaña
Gaztek aguantatzea
ai zenbat merito!
Denetik tokatze zait
txuri, beltz ta pinto.
Hernaniar gajo hau
ez nuke nahi ito.
Eskailuak ekarri
bosta eta kito! (bis)