Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2020-08-29 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Amuriza
Barren-barrenean denok
hartu genuen tiroa
ikusi genuen nola
belzten joan zen giroa
eta pentsatu nola bihurtu
litekeen lehen motiboa
gatazka partikular bat
borroka kolektiboa.
N. Ibarzabal
Borroka baten aztarna
zuelako erakutsi
egun hori oroituta
barrenari zelan eutsi?
Gizarteak, medikuntzak
ene ze ulermen gutxi
berak bera izan nahi zuen
eta ez zioten utzi.
M. Amuriza
Nahiz eta bakoitzak bere
bizitzarekin jarraitu
borrokak ez dira egun
batetik bestera amaitu
nahiz eta ahal dugun neurrian
guk inor ere ez epaitu
gizarteak kartzelatxo bat
izaten segitzen baitu.
N. Ibarzabal
Ta nola denok batera
kartzela horretan gauden
batzuk askoz larriago
batzuk han, besteak hemen
Ekaik erakutsi zuen
problematika hain garden
ta horrela pentsatu ohi dut:
ze normatiboak garen!
M. Amuriza
Nahiz eta askori etorri
igual animoa gainbehera
beste askok ere egingo
zuten ahalegin bera
eta kontuan hartu dezagun
banako haien aukera
zenbatek esango zuten
“Segi dezadan aurrera”
N. Ibarzabal
Moio izan zen beste bat
oso ezaguna jada
ta horrelako kasuekin
mutu geratzen bagara
ezin da aurrera egin
zeozer egin behar da
Samuraia Ekai gendun
borroka guztiona da.
M. Amuriza
Borroka hitza mahaiaren
gainean dago funtsean
eta ezin dugu utzi
geratu dadin hutsean
herri aske bat aldarrikatuz
aritu gara luzean
baina askatasuna hasten
da norbere gorputzean.
N. Ibarzabal
Ta askatasun txiki hau
onartu dezagun behintzat
geuretzako nahi duguna
esperoaz besteentzat
Ekai sinbolo bat baita
jada ondarrutarrentzat
eredu izan dadila
atzetik datozenentzat.