Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-09-25 Lazkao Berezia
Conductor/a
Garmendia, Aizpea
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak

Descripción

Melodia
Aresoarren bandera
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Pandemia du izena
galarazi digu sena
eta funtzioz aldatu zaigu
gure zentzumena
ezinegona ta pena
orain ikara da dena
eta begiek esaten dute
esan ezin dena. (bis)

O. Iguaran
Ta betaurreko tristetan
lurrun pila bat bistetan
tik bat duenak berriz problema
latza aldiz bertan
bekaitz beztuen pistetan
edota begi klisketan
inoizko ozenen ari zaizkigu
begiak hizketan. (bis)

M. Lujanbio
Ze diskurtso da zilegi
entenditzea zailegi
geure bizitza bihurtu zaigu
geure amildegi
komunikabideak segi
kontatzen mila miseri
ezer garbirik aditzekotan
zarata gehiegi. (bis)

O. Iguaran
Gezurra bada nagusi
ezin da garbi ikusi
ta belarriek musukoaz gain
hainbeste igurtzi
lehen betaurrekoak utzi
belarritakoz ez gutxi
utzi diegun karga guztia
ezin dute eutsi.

M. Lujanbio
Mila agindu azaldu
ez ulertuta igual du
ez umeentzat, ez zaharrentzat
ezer ez da malgu
milioika musuko saldu
ta bolumenak apaldu
baina ahoak tapatu arren
ahotsik ez galdu. (bis)

O. Iguaran
Ta musukoaren traba
lehen agindu bat zen hara
ohartzen nago pizti bezatu
hutsak egin gara
ozena balitz algara
musuko tela zer da ba?
Arriskutsuen daukagun mozal
sinbolikoa da. (bis)