Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-03-12 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Bertsoa entzun |
2021-03-12 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Alazne Untxalo
Nombre de la estrofa:
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Baserrian sortua
mendiko alaba
hameka urterekin
panderoaz jada
hasi zinen plazetan
kantu ta algara
gizonen leku hortan
lekutxo bat bada.
Ai Maurizia duzu
barnean zirrara!
Ta jakin guretako
eredu bat zara
Ai Maurizia duzu
barnean zirrara!
Ta zuri esker irtenak
gara gu plazara.
Nahiz plazetan atea
zenuen itxia
zure panderoakin
zinen iritsia
inporta gabe bertzeek
zuten iritzia
eta zure kantua
horren berezia
zuri entzutea da
nere gutizia
gure sustraia zara
ta harribitxia
zuri entzutea da
nere gutizia
gora gu, gora zuek
ta aupa Maurizia!