Bertsos - View details   To know more about this section

2021-03-12 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Alazne Untxalo

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-03-12 Irurita Jaialdia
Conductor
Belarra, Maialen
Bertsolaris / Authors
Untxalo, Alazne
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gai honek ez du garapen handirik behar; ni solastu beharrean audio bat adituko duzu, eta horri kantatzeko eskatuko dizut. [Mauriziaren audioa entzun zen].

Description

Melody
Hogeigarren urtera III
Stanza name
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

People
Aldeiturriaga, Maurizia

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-03-12 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Alazne Untxalo

Stanza name:  Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)  
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Baserrian sortua
mendiko alaba
hameka urterekin
panderoaz jada
hasi zinen plazetan
kantu ta algara
gizonen leku hortan
lekutxo bat bada.
Ai Maurizia duzu
barnean zirrara!
Ta jakin guretako
eredu bat zara
Ai Maurizia duzu
barnean zirrara!
Ta zuri esker irtenak
gara gu plazara.

Nahiz plazetan atea
zenuen itxia
zure panderoakin
zinen iritsia
inporta gabe bertzeek
zuten iritzia
eta zure kantua
horren berezia
zuri entzutea da
nere gutizia
gure sustraia zara
ta harribitxia
zuri entzutea da
nere gutizia
gora gu, gora zuek
ta aupa Maurizia!