Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zientoka saio, milaka bertso
bertsolarion trotea
gutxitan baina noizbait pizten da
txinparta edo tokea
eta hori da guk herriari
eskeinitako dotea
ta ohore bat herriarena
pankarta bidez botea
nik batez ere, ba desio dut
orain ados egotea.
Ez da erabat neure esaldia
nahiz ta nik hasi ta buka
gure memorian bertso zaharrak
asko daude pilatuta
ta jendearen jakinduriai
ipintzen diogu lupa
gero bertsotan ematen dugu
eskarmentua dugu ta
beraz hor zeuden ideiak dira
guk bertso bilakatuta.
Beti kritiko ta zorrotz nahia
ohi da gure begirada
zentrotik beha ertzera eta
ertzetik zentroetara
adostasunak ahal dala urratu
borobilai labankada
zer pentsa eman ta ñabardurak
jarri behar den erara
pankarta nik neuk puskatuko det
eslogan bihurtzen bada.