Bertsos - View details   To know more about this section

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor
Labaka, Maddi
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Festen garaietan murgilduta gaude. Horrelakoetan ohikoak izaten dira aldarriak eta askotan horretarako sarri izaten dira pankartak. Ostiralean Sorgin Jaiek herriko plazan pankarta bat kokatu zuten ez-festen harira. Bertan zure silueta jarri zuten zure bertsoaren amaiera batekin. Zer sentitzen duzu zure aurpegia, zure esaldiak, pankartetan agertzean?

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zientoka saio, milaka bertso
bertsolarion trotea
gutxitan baina noizbait pizten da
txinparta edo tokea
eta hori da guk herriari
eskeinitako dotea
ta ohore bat herriarena
pankarta bidez botea
nik batez ere, ba desio dut
orain ados egotea.

Ez da erabat neure esaldia
nahiz ta nik hasi ta buka
gure memorian bertso zaharrak
asko daude pilatuta
ta jendearen jakinduriai
ipintzen diogu lupa
gero bertsotan ematen dugu
eskarmentua dugu ta
beraz hor zeuden ideiak dira
guk bertso bilakatuta.

Beti kritiko ta zorrotz nahia
ohi da gure begirada
zentrotik beha ertzera eta
ertzetik zentroetara
adostasunak ahal dala urratu
borobilai labankada
zer pentsa eman ta ñabardurak
jarri behar den erara
pankarta nik neuk puskatuko det
eslogan bihurtzen bada.