Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-10-23 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2021-10-23 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia
Ia-ia bihurtuta
goizeko ritoa.
Zer ote dut mania
edo begikoa?
Mundua irauli da
gure neurrikoa
nere gainekoa da
zure azpikoa. (bis)
N. Ibarzabal
Nik ez nuke kendu nahi
ba zure gainetik
berez-berez erortzen
baitzaizkit sokatik.
Ta zer gertatzen ari
zaidan ba ez dakit
pintza galtzen* hasia
naizela zugatik.
J. Maia
Balkoidun sala bat ta
leihodun sukalde
hori bihurtu dezu
mezuen lurralde
puntatik puntara ta
alderikan alde
prenda guztikin nitaz
kolgatuta** zaude. (bis)
N. Ibarzabal
Ba bai egiten duzu
hitzarekin tira
ta ikusten bazaitut
eskaileran: biba!
Hortxe aldamenetik
nigana begira
soinean ditudanak
ere jausten dira. (bis)
J. Maia
Ejem! Ejem! Klima ja
doa berotzera
eta animatu naiz
berriz igotzera
goizero igotzen naiz
txirrina jotzera
baina ez soinekora
baizik ta etxera. (bis)
N. Ibarzabal
Hainbeste txirrin daude
egiteko dantza
indirektak ulertzen
hasi zara antza
bi pisuren artean
ein leike balantza
hurrengo baten bota
zeureak gorantza. (bis)
J. Maia
Zure balkoira noa
zer dagon gordea
sujetadore beltza
kulero morea.
Gauza batetaz ziur
naukazu ordea
ez dagoela gaizki
kalentadorea. (bis)
N. Ibarzabal
Nahiko zabarra berez
nik dudan teknika
oin ia lotsatu naiz
hona etorrita
kalentadora beti
piztuta eukita
ta hala ere tangak
hor daude bustita. (bis)
J. Maia
Deszifratzen ari naiz
zure interesa
nik ezin dizut egin
halako promesa
baina zure asmoak
aterriza beza
hobeto dezu bota
hegaldun konpresa.
N. Ibarzabal
Konpresa hegalduna
hegan irtetzeko
ia jarri gara jende
gordinan antzeko
eta hemen zaudenez
ja nire etxeko
prest al zaude batera
zentrifugatzeko?
J. Maia
Sartu nauzu Zannusin
edo ta Balayn
barrura sartu eta
eragin, eragin!
Baina goazen astiro
hainbeste jakin-min
zentrifugatu aurretik
aklaratu nadin. (bis)
*Espainiako estatuko gaztelaniaz “Irse la pinza” zoratuta egotea edo zentzua galtzea esan nahi du.
**Espainiako estatuko gaztelaniaz “Estar colgado” menpean egotea edo maiteminduta egotea esan nahi du.