Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Autores
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Bera hutsune ta beltzune da
bion haurtzaro alaian
bi alabatxo jolasti zeuzkan
eta ez zun egon nahi han
deika aritu naiz amets gaiztotan
azalpen bat jaso nahian
orain ez diot deirik egingo
behar ez dudan garaian.

N. Ibarzabal
Baina pertsona bakoitzak dauzka
arrazoiak, iragana
oin umil-umil gerturatu da
aita gurea gugana
zaharra dago ta helduko da
laster hiltzearen zama
hor betirako damutuko zait
hitzik egin ez izana.

O. Iguaran
Zahartu eta gugana dator
barkamen zein zaintza xede
bere hutsuneak zauri modura
ja ez du aski botere
hil balitz ere, zer ajola du?
Hori ez al da bizilege?
Hogei urtean ez dugu jakin
bizirik zegoen ere.

N. Ibarzabal
Ez genekien non zebilen ta
gugan mamu bat genuen
ta bat-batean haragizko da
parean, hor bost zentzumen
nik gure aurrean eduki nahi dut
eta ahalik gertuen
berandu, baina ulertu dezan
berak zenbat galdu duen.

O. Iguaran
Zuk esan duzu gu galdu gaitu
ta barkamena da luxu
nik nahiago dut amari eman
lehen hark eman beste muxu.
Baina premia sumatzen dizut
ta lasaitzen bazaitu zu
zu laguntzera joan ninteke
ta ondoan izango nauzu.


N. Ibarzabal
Ba beharbada eskertuko dut
zure presentzi hurbila
agure hori datorrenean
burumakur ta umila
hainbeste urte pasa ta gero
nahi lukeen barkamen bila
besarkada bat emango diot
eta lasai hil dadila.