Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Beñat
Martikorena Lizaso, Eñaut
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko.

Descripción

Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Iguaran
Hontaz hitz egin degu
tarteka-tarteka
ta orain etorri zera
irrikaz beteta
nik sortu, sor nezake
eta eman buelta
baino ekarriko dizu
ziur desoreka
whatsappak erantzuten
ez dakizu eta.

E. Martikorena
Nahiz ta teknologian
ni ez nabarmendu
daukadan akats hori
nahi nuke zuzendu
nolabaitean beldur
hoyek danak kendu
ligoteo kontuan
ze entretenimendu!
Zui baliyo bazizun
latz funtzionatzen du!

B. Iguaran
Oso politta ez naiz
attonan antzera
kalabazakin sarri
joana etxera
baina ez nuen uste
hontara heltzera
ligatuz ibili nahi
aurrera-atzera
baino nola izate’ zan
go’atze’ al zera?

E. Martikorena
Nahiz kimikarik gabe
ez asko zurrundu
oraindik gogoz ez naiz
geyegi urrundu
ta ez ditut nahi ametsak
alperrik lurrundu
denbo gutxi daukat ja
laster agur mundu!
Attonak behar du ta
mesedez lagundu.
B. Iguaran
Attonak eskatuta
ondotik horrela
jakizu saiakera
bat izango dela
Tinder jarriko dizut
nahi dezun bezela
ta iruditzen bazaizu
kristoren pastela
First Dates-era joan
zintezke bestela.

E. Martikorena
Ez hor ikusiko nau
oso’ik familiak
nik ezkutuan bildu
nahi ditut liliak
bukaera izan dezan
nere bijiliak
berriz ere sentitu
nik kili-kiliak
hemen guztitakuak
baitira filiak.

Cuatro Espainiako telebista kateko saioa.