Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-11-05 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Belarra, Maialen
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxean lapurrak sartu ziren. Geroztik zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira.

Descripción

Melodia
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Bizilagunei egokituta
zenbait ondasun galtzea
orain ohiko da papela aurkitu
ta buzoia zabaltzea
interesgarri izan daiteke
jendea asaldatzea
beraien lana bene-benetan
baita alarma saltzea.

S. Colina
Ez zazu ahaztu lapurreta bat
lapurreta bat dela ño!
Hortik aurrera dena ez al da
amarru eta ke-laino?
Segurtasuna helduko al da
gu paralizatzeraino?
Iragarkiei beldur gehiago
diet lapurreri baino.

N. Ibarzabal
Hainbeste diru lortzen baitute
enpresa hauek guztira
iragarkitan, denean daude
esnatu eta gutxira
jende heldua Susanna Grison *
programa horri begira
ta ez dagoen mamu gris baten
beldurretan bizi dira.

S. Colina
Nahiz Securitas Directek aisa
konpon lezaken bizia
pobrearentzat ez da ogia
aberatsen kutizia
zainetan dugu eskuinaren
gizarte analisia
eta horrela bihurtzen gara
norberaren polizia.

N. Ibarzabal
Oraindik beraz heltzeko daude
gure garai gordinenak
bata bestean kontrolatzaile
ta zelatari finenak
kamerak kale ertzetan eta
poliziaren sirenak
hor kontrolatzen dira lapurrak
ta lapurrak ez direnak.

S. Colina
Nahiz gizarteak esan behar lukeen
“Libre izaten ausartu”
nahiago dugu gure oskolan
barneratu ta zahartu
ordea dudan baldin bagaude
alarma hartu, ez hartu
jada zeozer ostu digute
nahiz ta etxean ez sartu.


*Espainiako telebista kate pribatu bateko aurkezlea.