Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Gure atxur ta aizkora
ortu txiki eta lora
oilo ta txerri ta arkumeak
haziaz gustora
baina joanez denbora
leku hau pasatuko da
gure baserri jasangarritik
zoologikora. (bis)
M. Arzallus
Hiria botaz askara
etorri ginen Sarara
zoologiko bat montatzea ere
ote dugu traba?
Arkume txikia hara
bihozgabea al zara?
Nerea ezin dut jasan bere
triste begirada. (bis)
N. Ibarzabal
Ba ez nago oso trankila
ez baitzara hain abila
leku honetan erein ditugu
esperantza pila
gure arkumetxo umila
etxean gera dadila
ta gero dendan erosi beste
baten txuletilla. (bis)
M. Arzallus
Ba dendan saltzen badute
gustora hartuko nuke
ziur prezio merkeagoan ere
salduko digute
zu horren zara ilustre
jakintsu ta haundiuste
animaliek eskubideak
izango dituzte? (bis)
N. Ibarzabal
Eskubideen demanda
zabiltza dinbi ta danba
eskubideei ondo eustea
hemen nahiko lan da
pasata urteen langa
gera daitezen etzanda
biziko gara bildotsan partez
ardi zaharra janda. (bis)
M. Arzallus
Hogei badaude guztira
ze ederra, ze diztira
antxume eta ardi zahar denak
zaintzea desira
hain ongi bizi badira
proposamen bat begira:
proba egiteko gaur gauean joan
zu oilotegira. (bis)