Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Nerea eta Unai Baionako karriketan saltoki txiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu salmentek bere horretan segituz gero, bere saltokia itxiko duela.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Black Friday ta Amazonek
horrenbeste kalte
bihurtu dira gure
eskuburdin kate
baina guk biltzen dugu
hainbeste jendarte
ta sinetsi nahi nuke
laguna gaur arte
ez garela bakarrik
paisaiaren parte.

U. Agirre
Baina horrela urterik
ez liteke josi
jateko behar ditut
nik hamaika dosi
gure etxeetan nola
lentejak egosi?
Jendearekin badet
hainbeste jelosi
txikia famatu ta
haundian erosi.

N. Ibarzabal
Gustora joan arren
leku haunditara
gero errekaduak
geure etxean laga
konfiantza baita hau
bertatik bertara
agian etorkizun
posible bat bada
txikienon artean
elkartzen bagara.

U. Agirre
Orain mingainetikan
nahiko al dit tira?
Hemen jarri zatzaizkit
aurretik begira
garai baten bagendun
ospe ta diztira
baina krisia joan da
oso urrutira
Nerea elkartzeko
beranduegi da.
N. Ibarzabal
Badakit badauzkagu
mila desengaino
ortzimugan guztia
lanbro ta behelaino
zure arropa denda
goxo eta ñaño
nahiago dut sartzea
neure etxeraino
zurean frankizi bat
aurkitzea baino.

U. Agirre
Baina ni jarraitzeko
gaur ez naiz kapaza
nor etorriko zaigun
hartu dezu traza
asko igo dituzte
argia ta gasa
laister lapurtu baietz
ura ta arnasa
oraindikan ez degu
okerrena pasa.