Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela.

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Berrogei urte doi-doi
munduan emana
dauzkazunez kezka bat
heldu da nigana
bromatan hartu dezu
hartu dezun lana
edo zerbait dakizu
nik ez dakidana? (bis)

A. Arzallus
Mailu eta zintzelez
hor nabil jo ta ke
bere lauburu eta
bisagra ta kate
nere neurrira egin dut
dena elegante
baina zuretzat ere
balio lezake. (bis)

A. Mendiluze
Zuretzat luzeroan
buka ezinean
neretzat gehitxo behar du
hemen ixkinean
zirika izango zen
hori azken finean
biak ez gera sartzen
kutxa berdinean! (bis)

A. Arzallus
Biak batera kutxan
ze gauza sorgina!
Aitor bada egi bat
gainera gordina
kutxa honen neurriak du
ironia fina
zuk ere duzu nere
altura berdina. (bis)

A. Mendiluze
Ai! Baina materialak
kezkatuta nauka
gereziz hasi dezu
ta haritzez buka
hobe zenuen sobran
zeudenak hartuta
zu hildakoan erre
behar zaitugu ta! (bis)

A. Arzallus
Aitor zuk zuhaitzetaz
ez dakizu deusik
materiala haltza da
dena haltza kasik!
Ni hiltzen nautenean
sar nazazu pozik
eta kantatu Haltzak
ez dauka bihotzik (bis)