Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.

Descripción

Melodia
Zer da gaur Donostian
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Arazo bat duzu ta
ez gara ohartu
nahiz errua nerea
dudala onartu
konponbidera behar
genuke ausartu
nahiz gaur arte amaren
karrilean sartu
orain aitaren antzik
ez’zazula hartu. (bis)

A. Arzallus
Ene aita, guztiak
garenez pertsonak
lehen maitasun harreman
eta lehen hormonak
ezagutzen ari naiz
horren zorionak.
Ze inporta du euskarak
ta zientzien dogmak?
Beste gauza batzutan
dauzkat nota onak. (bis)

S. Colina
Beraz eman diozu
tortillari buelta
eta bizitzan barna
zabiltza zer gerta
seme, maitematikak
bazauzka alerta
orain hasten da zure
sexu heziketa
hau da gainditu behar den
ebaluaketa. (bis)

A. Arzallus
Aita, maitematikak
ez ekar gogora
nik nahiago dut Patxi
ta Maiteren lora
genero guztiekin
egin dut aproba
horretantxe pasatu
behar dut denbora
eskola gero ere
hortxe egongo da. (bis)

S. Colina
Nahiz ta lehenengo Patxi
gogoz seduzitu
eta gero Aneren
ondoan luzitu
seme, ahal baldin bada
ikasten segitu
baina lehenengo zure
burua aurkitu
arazoak dauzkanak
soluzioak ditu. (bis)

A. Arzallus
Noski badituela
hori ez zait ahazten
eta dena ari naiz
hortik irabazten
harremanik ez baitit
inork galerazten
zure bideei segi
aita, ni ez naiz hasten
ahalegindu zaitez zu
nigandik ikasten. (bis)