Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-01-15 Hendaia Jaialdia
Conductor/a
Karrika, Aimar
Bertsolaris / Autores
Txoperena, Maddi Ane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
June Fernandez kazetariak Argian kaleratutako erreportaje batean, emakume ijitoek erosketak egiterakoan pairatu behar zituzten erasoak salatzen zituen. Tartean testigantza hau: “Hasieratik izan zuten langile bat atzetik, emakume ijitoa nora, langilea hara. Une batean langile batek beste batzuei esan zien buelta bat eman zezatela ea zerbait falta zen ikusteko”. Maddi Ane, harritu zaitu entzun berri duzunak? Arrazistak al gara? (Oinak gai-jartzaileak eman zizkion puntu erdietan kantuan ari zela)

Descripción

Melodia
XILABAra jina nauzu
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urduri jarri ohi dira ai supermerkatuetan
zerbait lapurtu dutela uste dugu karroetan.
Langile denak atzetik isilka, hanka puntetan
horrelako zenbat bizi izan dituzten umetan!
Nik ere erru ttiki bat izanen dut eskuetan
haiengana zuzenduko nitun begi estuetan.
Tripa korapilatzen zait horrelako uneetan
ze ni ere arrazista izaten naiz batzuetan. (bis)

Ta ez du erraza behar hori dena jasatea.
Ni zuria jaio nintzen, al da kasualitatea?
Jaiotzak ekar dezake ondoren epai katea
ta ez du erreza behar motxila eramatea.
Titularretan hain ozen aipatzen dugu bakea
baina posible ote da aldatzea gizartea?
Oraindik ez dut atzeman horretarako atea
ez da ta horren errexa koherente izatea. (bis)

Ta hori gertatu ohi da hementxe bertan, Europan
ez soilik urtean bitan baizik ta beti, askotan
ta denok korapilatzen gara razismoen sokan
nahiz ta nahiago genukeen hau egotea kolokan
begira denak zuriak nola garen oholtza hontan
nahiz gatozen lekzioak zueri eman asmotan
ta nahiz eta inplikatu eguneroko borrokan
agian militanteak gara gu izatekotan. (bis)