Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
Bertsoa entzun |
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urduri jarri ohi dira ai supermerkatuetan
zerbait lapurtu dutela uste dugu karroetan.
Langile denak atzetik isilka, hanka puntetan
horrelako zenbat bizi izan dituzten umetan!
Nik ere erru ttiki bat izanen dut eskuetan
haiengana zuzenduko nitun begi estuetan.
Tripa korapilatzen zait horrelako uneetan
ze ni ere arrazista izaten naiz batzuetan. (bis)
Ta ez du erraza behar hori dena jasatea.
Ni zuria jaio nintzen, al da kasualitatea?
Jaiotzak ekar dezake ondoren epai katea
ta ez du erreza behar motxila eramatea.
Titularretan hain ozen aipatzen dugu bakea
baina posible ote da aldatzea gizartea?
Oraindik ez dut atzeman horretarako atea
ez da ta horren errexa koherente izatea. (bis)
Ta hori gertatu ohi da hementxe bertan, Europan
ez soilik urtean bitan baizik ta beti, askotan
ta denok korapilatzen gara razismoen sokan
nahiz ta nahiago genukeen hau egotea kolokan
begira denak zuriak nola garen oholtza hontan
nahiz gatozen lekzioak zueri eman asmotan
ta nahiz eta inplikatu eguneroko borrokan
agian militanteak gara gu izatekotan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra