Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Ni espektatibekin
ai nintzen kezkatzen
baina bete behar zena
bat ta bakarra zen
nerabezaroan zu
hainbeste tentsatzen
berrogerira iristerik
ez nuen pentsatzen. (bis)
I. Zubeldia
Parranderoa nintzen
ez al zenekiten?
Ostialetik jaira
beti irakiten
batzutan goxo xamar
gehienetan kirten
ez naiz onena baino
gaizki ez naiz irten. (bis)
M. Lujanbio
Hortan zerbait badezu
zuk amaren kutsu
ikasketa izan da
nere malko putzu
FP ta gero BUP
ta gero COU aizu!
Modelo zahar guztiak
kixkali dituzu. (bis)
I. Zubeldia
Liburuekin feeling*
haundirik ez nuen
lanean hasi nintzen
utzi ta ondoren
unibertsitatera
joan banintzan lehen
oaindik biziko nintzen
zure aldamenen. (bis)
M. Lujanbio
Ba apenas neregandik
hain urrun zabiltzan
jatera etortzen zera
hala komeni zan
gero sofan geldirik
harri baten gisan
alperra izateko’re
alperregi izan. (bis)
I. Zubeldia
Bazkaltzera puntual
amarena garaiz
bueno ez naiz deabru
baina ez naiz apaiz
ta errieta berriz
egin izan dit maiz
monjek ez lapurtzekin
damutzen ari naiz. (bis)
M. Lujanbio
Estudiatzen ez zendun
hamaika fantasi
baina zerbait behar zan
mugitu arazi
Indarren edo Orklin**
lanean zan hasi
ta alperrak amak baino
gehio irabazi. (bis)
I. Zubeldia
Fabrikan kentzen ditu
eskuen herdoiak
diruz beteta dauzkat
beheak eta goiak
arrazoi haundia du
amaren sermoiak …
Bihar ordu batetan
jarri makarroiak. (bis)
M. Lujanbio
Makarroiak edota
paella bestela
pentsa‘zazu semea
jarriko detela
nere espektatiba da
ni zahartzean, bela
zuk zainduko nazula
markesa bezela. (bis)
I. Zubeldia
Aman aldamenean
hainbeste aldarte!
Sofan siesta eginez
hor nabil jo ta ke
azkeneko kontu hoi
ez det entzun bate
bueno, presaka nabil
eta bihar arte. (bis)
* “Filing” ahoskatu zuen
** Indar eta Orkli, Goierriko bi enpresak