Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin
Nahiz ta jornada bukatzen nuen
nekatua, doblatua
nire terraza azken urtean
ez zegon isolatua
dena amaitu da, dena itxiko da
eta helduko da datua
desiatzen nago noiz helduko den
zazpigarren olatua.
X. Galletebeitia
Azkenerako iritsiko da
desiatzen nuen hura
pandemia ez da betiko eta
ez dugu betiko uda
zeuk aukeratu nola amaitu
behar zen zeren kontura
edo agindu ofiziala
edo baldekada ura.
A. Martin
Baldekada bat ur bota eta
frexkatuko zait larrua
asimilatzen lagunduko dit
udalaren amarrua
taberna hauena izan delako
erronbodun esparrua
pandemiarena izan omen da
ostalarion errua.
X. Galletebeitia
Ez dakit egin ahal diguzuen
mesede edota kalte
baina zabalik euki dituzu
haseratik hainbat ate
eta bazenu duintasuna
ala zenbait borondate
irabazien portzentaia bat
eman behar zenidake.
A. Martin
Zure portala, zure pixua
al da zure erresuma?
Nik atzetik dut legea eta
atzetik dut ogasuna
jaia ahaztu ta lehenetsi da
mundu mailan osasuna
nik diru pixka’t irabazi dut
eta zuk alaitasuna.
X. Galletebeitia
Alaitasuna irabazi dut?
Ohean buelta ta buelta
estresa eta antsietatea
ia galdu dut oreka…
Zuk gehiagoren eske zabiltza
egin duzu gogoeta
biktimarena egiten zaude
taberna jendez beteta.