Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2022-05-08 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Lizarralde, Galder
Bertsolaris / Auteurs
Galletebeitia, Xabat
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Nahiz ta jornada bukatzen nuen
nekatua, doblatua
nire terraza azken urtean
ez zegon isolatua
dena amaitu da, dena itxiko da
eta helduko da datua
desiatzen nago noiz helduko den
zazpigarren olatua.

X. Galletebeitia
Azkenerako iritsiko da
desiatzen nuen hura
pandemia ez da betiko eta
ez dugu betiko uda
zeuk aukeratu nola amaitu
behar zen zeren kontura
edo agindu ofiziala
edo baldekada ura.

A. Martin
Baldekada bat ur bota eta
frexkatuko zait larrua
asimilatzen lagunduko dit
udalaren amarrua
taberna hauena izan delako
erronbodun esparrua
pandemiarena izan omen da
ostalarion errua.

X. Galletebeitia
Ez dakit egin ahal diguzuen
mesede edota kalte
baina zabalik euki dituzu
haseratik hainbat ate
eta bazenu duintasuna
ala zenbait borondate
irabazien portzentaia bat
eman behar zenidake.

A. Martin
Zure portala, zure pixua
al da zure erresuma?
Nik atzetik dut legea eta
atzetik dut ogasuna
jaia ahaztu ta lehenetsi da
mundu mailan osasuna
nik diru pixka’t irabazi dut
eta zuk alaitasuna.

X. Galletebeitia
Alaitasuna irabazi dut?
Ohean buelta ta buelta
estresa eta antsietatea
ia galdu dut oreka…
Zuk gehiagoren eske zabiltza
egin duzu gogoeta
biktimarena egiten zaude
taberna jendez beteta.