Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Autores
Etxebarriazarraga, Aitor
Galletebeitia, Xabat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xabat eta Aitor 70 urte bueltako lagunak zarie. Txikitan seminario berean ikasitakoak. Zuen arteko elkarrizketa batean alkarreri aitortu deutsazue abusuak jaso zenduezela. Xabat, Aitorrek esan deutsu gertatutakoa publiko egin beharko zeunkiela.

Descripción

Melodia
Kintak jarrita ondorenian
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Galletebeitia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Derion ikasi genuen biok
Jaungoikoari jarraitzen
gero bizitza igaro dugu
isiltasuna epaitzen
umezaroa behin izan arren
sekula ez da amaitzen
egin beharko genuke baina
ez dakit kapaza naizen (bis)

A. Etxebarriazarraga
Zigor ugari jaso genduzan
kristau fedea bitarte
seminarioko laztan bakoitza
bihurtuz gure etarte
geure antzera jende ugari da
zerrenda bardinan parte
eta ez dozu jakingo behintzat
probatzera joan arte (bis)

X. Galletebeitia
Lehen ere ilun egin zitzaigun
barrutiaren ordena
eta ez dakit publikatzea
izan daitekeen onena
abade asko jada hilda daude
zain dute zeru gorena
guk behin ta berriz bizi beharra
ezarritako kondena (bis)

A. Etxebarriazarraga
Bardin Derio, bardin La Salle
edo Ama Guadalupe
bardin pasatu izan da eta
dan-danetan urtez urte
elkar begitu ta partekatzen
dogu min bardina geuk be
zalantza daben pertsona oro
gugana batu nahi neuke (bis)

X. Galletebeitia
Behintzat sendotu ditugu biok
elkarren andamioak
infernuaren ta zeruaren
arteko binomioak
jendarteari esan aurretik
nire ai insomnioak
lehenik baretu behar nituzke
barruko demonioak (bis)

A. Etxebarriazarraga
Neuk be barruan dodaz oraindik
mila epai eta juzku
baina zergatik ez dozu egiten
hau gorpuzteko apustu?
Nahiz eta diren kristau eskolak
azken urteotan hustu
behintzat sufridu gendun danori
mina arinduko deusku (bis)