Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Autores
Altzerreka, Iruri
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Descripción

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamazazpi urte ditut
ta bizi naiz Berrizen
Iruri Altzerreka naiz
nire izen ta abizen
nerabe bizitza sarri
da grisenetan grisen
hamaika kontuk erditik
gaituzte erdibitzen
baina ikasten nabil ta
bizitza hau bizitzen
eta maitasuna zer den
badakit existitzen
adarrak ipintzea ez zait
zilegi iruditzen.

Familia izaten da
adin hontan garabi
guztia baitaukat duda
dena hezur haragi
adin konplikatua da
ez al da ba nabari?
Dena dudan jartzen gabiltz
hor ari eta ari
baina kaletik noala
ezustean ze sari!
Aita ikusi dut hortxe
begiratu ta adi
adarrak jarri dizkio
gure aitak amari.

Ikustean nik hartu dut
gaur sorpresa itzela
neurtu beharrean hitza
eta neurtu pintzela
nire buruan egin dut
kristolako nobela
eta barruan sentitu
emozio koktela
etxerantz hartu dut berriz
nire pauso motela
zer egin ez dakidala
pentsatu dut horrela:
bizitza kontraesanez
beteta dagoela.