Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Autores
Bizkarra, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Barruan gordeta daukozuna ataraten hasi zara. Badakizu gauzak aldatuko direla.

Descripción

Melodia
Azken urteetan gure herrian
Nombre de la estrofa
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Nombre de la estrofa:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamabost urte ta juntau ginen
igual juntau ginen lartxu
bizi oso bat eraiki eta
zenbat esperantza faltsu!
Bikotekide baten presentziak
sarri egin lei’ mehatxu
umeetaz gain bera zaintzen be
indar dana bajoatsu
bi begiak disdiratsu
besoan hainbat zizt zantzu
bronka itzela bota deutsut gaur
ta ezentzuna ein deustazu
sarri askotan nik pentsetan dot
parekoa ez zarela zu. (bis)

Aita danean arriskutsua
ez gara urduri jarten
ama danean ia ez deutsagu
konponbiderik igarten
lehenagotik zan zure arazoa
baina haurra jaio aurten
ta esan dotsut: “Etxe hontatik
gabaz ezin dozu urten”
Ze hainbat sasi azalpen
jadanik ez dot jasaten
zure bizia konpondu behar
dozula nabil esaten
ta zu piti bat liatu guran
ta umea negar baten. (bis)

Kontrabandoko tabakoa ta
kuartillo t`erdi ardoaz
hasi zinen ta gero hautsera
ta Albalera igaroaz
gogoratzen naz ondo ganera
ni igazko azaroaz
ze larrittuta esaten neutsun:
“Kaka horrek bazaroaz”
Baina urteak joan doaz
abiantza da mandoaz
“Itxiko deutsat” Esan deustazu
ohiko dozun berbaroaz
ai baina berbak berba dira ta
horreek haixeak daroaz! (bis)