Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ane Zuazubiskar Iñarra
Bertsoa entzun |
2023-01-28 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ane Zuazubiskar Iñarra
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Zuazubiskar
Hogeita bostak beteagatik
patuak hona narama
oraindik ere etxe jabeak
dira aita eta ama
ikastaroan eginagatik
arratsalderako plana
gure aitak igual ez ditu jango
tofua eta seitana.
M. Aiestaran
Arreta ondo jarri dezu bai
gurasoen hutsunean
guk guretik gaur jarri nahi degu
ai ahalegin xumean
baino ez dakit zertan hasiko
garen Elikagunean
ez ote dugu ba ikasiko
alde egiten dugunean?
A. Zuazubiskar
Etxean nola hastea berez
halaxe zaigun kostatu
ikastaroan nahi genituzke
oinarri batzuk freskatu
baina badut nik estrategia
on bat Maddi ez kezkatu
lehen aldiz txarra egingo dugu
baietz berriz ez eskatu.
M. Aiestaran
Hutsegiteak beti bezela
mejora egingo digu
hanka sartzeak mejoratzeko
bidea beti hori du
nahiz ta buruan errezetetan
ez izan hogeita hiru
delicatessen ez jakin arren
bizirauten badakigu.
A. Zuazubiskar
Makarroi eta arroz artean
betetzen dugu muturra
jan ere hala egiten dugu
erdi tapatuz sudurra
ta esan duzu hori ba gutxi
Maddi dakigun apurra
olla expresak ematen baitit
oraindik ere beldurra.
M. Aiestaran
Ta kursilloa egin ostean
ere nahi haina bertute
ez duzu izango nahiz hontan pasa
beste hogeita bost urte
aita ta ama pozik dauzkagu
ikastaroaren truke
ta gero berriz etxera joan ta
eurek egingo digute.
A. Zuazubiskar
Nik errezetak idatzi ditut
ondo ikastarokoak
pentsa ezazu aita ta ama
berez ez dira tontoak
baina etxetik joandakoan
garenean kanpokoak
baietz tuperrak orduan izan
zero kilometrokoak.
M. Aiestaran
Gerora ere arrazoi dezu
tuper hori etxen alde
egingo dugu erreza baita
eta gainera debalde
aita ta amak eginez gero
gure dohain faltez galde
esango degu ahal degunean
egingo degula alde.