Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-03-05 Senpere Jaialdia
Conductor/a
Alzugarai, Xalbat
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Gaztelumendi, Beñat
Ibarzabal, Nerea
Illarregi, Joanes
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Zortzinaka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz?

Descripción

Melodia
Ai gure antzinako
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Hasieran Beñatek bazun enkantua (bis)
dena zen txistu hotsa ta dena kantua
baina botakaz blaitu atzeko bankua
berandu xamar baina naiz konturatua
aurpegia bakarrik zuela santua. (bis)

B. Gaztelumendi
Astigarragaraino etxetik igaro (bis)
santu aurpegia dugun hamaika pikaro
txuleta irentsi ta kupeletik trago
botaka egin eta ja hobeto nago
hurrengoan gidatu polikixeago. (bis)

S. Colina
Eta Joanes bainatu al da sagardotan? (bis)
Txotxa ezpain ertzean sartu ta bertsotan
baina nonbait indarrik ez zen gorputz hortan
ta autobusen basera ailegatzekotan
ni etxera joan naiz ta, hor utzi dut lotan. (bis)

J. Illarregi
Maite dut sagardoa, maite dut sagarra (bis)
neretzat kapitala dugu Astiarra’
planta polita baina nahiko edale txarra
ni zer izango naizen azalpen bakarra:
gipuzkoarra izan nahi duen nafarra. (bis)

S. Colina
Ta Alaiak sartzean zirudin sutila (bis)
baina gero mozkor bat total inutila
oraindik pasilloan ibiltzen dabila
esanez “Egun argi bihurtu dadila”
autobusean dagon kupel baten bila. (bis)

A. Martin
Autobus honek dauka erregaia baxu (bis)
ta marmar batek egin ohi dit enbarazu
kronika bat egiten zabiltza jo ta su
jarraitu hola eta akaba nazazu
barkatuko didazu, baina nor zara zu? (bis)

S. Colina
Ta Nerea sartu da begirada epai (bis)
beste hiru mozkorrak zeuzkala bertan zai
baina ez da ibili hau sagardotan blai
berdin-berdin zitzaion ze bide, ze bidai
besterik gabe ez zuen etxera joan nahi. (bis)

N. Ibarzabal
Juerga kontutarako naiz nahiko nagia (bis)
oin hamar urte izan zen azkeneko aldia
ta osasuna daukat oso nabaria
zu ere ikusten zaitut langile garbia
nik ordainduko dizut bion gosaria. (bis)

S. Colina
Ta Mendiluze zaila da erretiratzen (bis)
ez da inoiz hurbiltzen, ez urrutiratzen
sagardo kupelak’e ez baitu higatzen
harro-harro esan dit “Ni ez naiz fidatzen
eser zaitez atzean ta utzi gidatzen”. (bis)

A. Mendiluze
Lehenengo pentsatu det “Mekauen-mekauen! (bis)
Ia Sustraik nora eramaten nauen!”
Bolante haundiak ni behar nau gertuen
ikusirik Beñatek nola bota duen
utzi behar zenidan, arrazoia nuen! (bis)

S. Colina
Maialen sartu da ta beldurra eman dit (bis)
ez bainuen espero hori beragandik.
Ez, ez dute irentsi trago urakan bik
autografoa hemen ta selfia handik…
Hau txapela ospatzen ari da oraindik! (bis)

M. Lujanbio
Txapela ospatzen det kupidarik gabe (bis)
tortilla ta txuleta, tragoa goi ta behe
selfia ta kafe bat xuabe-xuabe
gero likor finetik bi dozena pare…
Kolore txarra dezu, zu ondo al zaude? (bis)

S. Colina
Amets nere atzean jarri da ta hara! (bis)
Irakurtzen omen du Bernardo Atxaga
gero esplikatu dit nor zen Che Guevara
Reala dabilela onenen gisara…
Radio Maria baino okerragoa da! (bis)

A. Arzallus
Beraz ergelena ni naiz gure bizitzan (bis)
besteak mozkortzen, ni literaturgintzan.
Idatzia utziko dizut poema gisan
zure autobus honek dio Basque Bondissant*
gaur bezain jauzilari inoiz ez da izan. (bis)


* Autobus enpresa baten izena.