Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-07-12 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Amezaga, Jon
Bertsolaris / Autores
Diaz, Kerman
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu?

Descripción

Melodia
Pello Josepe tabernan dela I-A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Ene, ze bero Bardean eta
epel Iruñea murruan!
Gero Gasteiz da Siberia ta
jausten gara amarruan
hargatik daukat irudipena
behin jarriz geure larruan
izaera lar batzen direla
euskaldunaren barruan.

K. Diaz
Bai, bai, nik ere hartzen dizkiot
ezini ezinen zantzuak
hiru miloi ta piko izanda
ezin izan igualtsuak
hotzak, beroak, ausart, lotsati
zintzoak ala faltsuak
gure euskal herri tropikala den
bezain gorabeheratsuak.

J. Soto
Habanan beti dute udara
beti zerbait dantzatuta
guk praka motxak bezperan eta
gaur guardasol bat hartuta
orain gara hotz ta gero bero
ta hau ez da bat’e arrunta
igual horgatik da gure herria
dagoela nahastuta.

K. Diaz
Harrera eta zaintza sareez
gogoratzen naiz hein baten
mila elkartasun jaialdiz edo
Tourreko etapez aurten.
Gu herri itxi ta hotza garela
nahiz igual duten esaten
behar denean ongi dakigu
berotasuna ematen.

J. Soto
Nik aditu dut arreta betez
eman duzun pelikula
zaintza sarea aipatu duzu
ta ez da kalte sekula
bistan da berotasuna ematen
euskaldunok dakigula
baina uste dut denborarekin
ahaztu egiten zaigula.

K. Diaz
Ta Des-kontrolez gogoratu naiz
eslogan baten antzeko
”Burua hotz ta bihotza bero”
kantatzen zen bakoitzeko
apustuzale, futbol-forofo
pertsona metxa motzeko
guk ere ez dugu gehiegi behar
kontrol gabe berotzeko.

J. Soto
Euskalduna da burugogorra
eta ze beso potentzi!
Euskalduna da kalkulatzaile
ta askotan buru-hertsi
herrialde ta jende askeak
izan gaiten bihar-etzi
ze etiketa jartzen zaizkigun
ez dezagula sinetsi.

K. Diaz
Han ta hemengo etiketekin
zer nolako odisea!
Burugogorrak, astokiloak
ta Kantauriko haizea.
Baina benetan gustatzen zaigu
hori aintzat ez jotzea
eta kanpotik jartzen dituzten
klitxeekin apurtzea.