Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Artetxe
Ai epeltasun pixka’t
jode ze mesede!
Agujetak badauzkat
baina nabil trebe
ta zigarro bat erre
nahi dut alafede!
Baina hemen inork ez du
metxerorik ere. (bis)
U. Iturriaga
Bai neuk ere erreko
nuke bat akabo!
Baina berrogei urte
direnez igaro
dena dago guk utzi
baino ederrago…
Miren hau niretzako
politegi dago. (bis)
M. Artetxe
Nun dago lehengo zikin
porlan ta zimendu?
Ez da poligono bat
lehen gisan mantendu
espaloiak jarri ta
jeringilak kendu…
Ai! Honek pelikula
yankia ematen du! (bis)
U. Iturriaga
Bai hoixe pentsatze hutsak
jartzen nau urduri
oin dena dago berde
gorri edo zuri
ze mundu lapurtua
digutena guri!
Orain Erandiok ere
Algorta dirudi. (bis)
M. Artetxe
Ta igual Algortakoak
Neguriko festa
nahiz eta hasi naizen
zigarro galdezka
hara nola harrotu den
estankoko neska…
Ducados paketea
mila berrehun pezta. (bis)
U. Iturriaga
Ducados paketea
mila berrehun pela
zer da gaurko jendea?
Lerdoa? Ergela?
Baina esaiezu hauei
neri esan bezela
erosteko karneta
eskau dizutela. (bis)
M. Artetxe
Ta beida kartelean
zer dudan letua
berriz ere Hertzainak
a ze talentua!
Ai! Baina ez, ze data?
Joe, momentua…
Bi aldiz galdu dugu
azken kontzertua. (bis)
U. Iturriaga
Hoiek ere ibili
baitira jitoan
kanta berririk gabe
mende ta pikoan
koño hasi al dira ba
ai lehengo tipoan?
Gure ondoan zeuden
frigorifikoan. (bis)