Bertsos - View details   To know more about this section

2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2023-07-12 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Amezaga, Jon
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena?

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Ai epeltasun pixka’t
jode ze mesede!
Agujetak badauzkat
baina nabil trebe
ta zigarro bat erre
nahi dut alafede!
Baina hemen inork ez du
metxerorik ere. (bis)

U. Iturriaga
Bai neuk ere erreko
nuke bat akabo!
Baina berrogei urte
direnez igaro
dena dago guk utzi
baino ederrago…
Miren hau niretzako
politegi dago. (bis)

M. Artetxe
Nun dago lehengo zikin
porlan ta zimendu?
Ez da poligono bat
lehen gisan mantendu
espaloiak jarri ta
jeringilak kendu…
Ai! Honek pelikula
yankia ematen du! (bis)

U. Iturriaga
Bai hoixe pentsatze hutsak
jartzen nau urduri
oin dena dago berde
gorri edo zuri
ze mundu lapurtua
digutena guri!
Orain Erandiok ere
Algorta dirudi. (bis)

M. Artetxe
Ta igual Algortakoak
Neguriko festa
nahiz eta hasi naizen
zigarro galdezka
hara nola harrotu den
estankoko neska…
Ducados paketea
mila berrehun pezta. (bis)

U. Iturriaga
Ducados paketea
mila berrehun pela
zer da gaurko jendea?
Lerdoa? Ergela?
Baina esaiezu hauei
neri esan bezela
erosteko karneta
eskau dizutela. (bis)

M. Artetxe
Ta beida kartelean
zer dudan letua
berriz ere Hertzainak
a ze talentua!
Ai! Baina ez, ze data?
Joe, momentua…
Bi aldiz galdu dugu
azken kontzertua. (bis)

U. Iturriaga
Hoiek ere ibili
baitira jitoan
kanta berririk gabe
mende ta pikoan
koño hasi al dira ba
ai lehengo tipoan?
Gure ondoan zeuden
frigorifikoan. (bis)