Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia
Conductor/a
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Hondarribiako festak dira. Goizeko hirurak, seigarren gin-tonika edaten, dantzan, kantuan… zabiltzala, mugikorra begiratu, eta aspaldiko bikote ohi baten mezu berri bat duzula konturatu zara.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bachata jarri dute ta nabil
harantza eta honantza
ta poltsikoan hor sentitu dut
nik dardara baten antza
eskua sartu ta mugikorra
begien parera altxa
begiratu dut izena eta
kontxo hemen da Arantza
ta esaten dit lehen baino hobeto
egiten dudala dantza. (bis)

Hori ikusi eta piztu zait
nire barruko goardia
buelta eman dut ta ematen dut
nik ia-ia erbia
hor ikusten dut Arantxa hartuta
dantzan pistaren erdia
ta pentsatu dut: noan harritu
dezadan nire herria
baina heldu naiz bere parera
ta izoztu zait gerria. (bis)

Ta bachatatik saltsa azkarrera
giroa doa in crescendo
ta ni pentsatzen dantzan sartuko
hala etxera joan sendo
kuadrillakoak ere hor dabiltz
balu, balitz ta balego
erretiratu egin naiz umil
neuretzat jan mila ego
behinola gaizki atera zena
gaur ez da ondo irtengo. (bis)