Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Garazi Navarro Ugarteburu
Bertsoa entzun |
2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Garazi Navarro Ugarteburu
Nombre de la estrofa:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gelako Aitorrek dauka
gaiztoenaren posea
gehiegi gustatzen zaio
gure aurrean harrotzea
niri berriz tokatzen zait
bere aldetik jasotzea
ez al dago ondo justizi
pixka’t eskuaz lortzea?
Eta gaur plast! eman diot
soilik izan da rozea
ta andereñok esan dit
“Ez dago ondo jotzea!”. (bis)
Egunero iraintzen nau
goizean deitu dit lodi
ta tokatzen zait hartzea
beti ostia bat edo bi
eta ez niri bakarrik
baizik gutako askori
horrela luzatzen dira
matoien zenbait istori.
Gehiago ez dio joko
gure gelako inori
hurrengoan be’ ingo dut
ez esan andereñori. (bis)