Bertsos - View details   To know more about this section

2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Garazi Navarro Ugarteburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (47. 2023. Zarautz)
Performance
2023-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Urbieta, Amaia
Bertsolaris / Authors
Navarro Ugarteburu, Garazi
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Marra gorri bat igarotzea leporatu dizute.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Garazi Navarro Ugarteburu

Stanza name:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gelako Aitorrek dauka
gaiztoenaren posea
gehiegi gustatzen zaio
gure aurrean harrotzea
niri berriz tokatzen zait
bere aldetik jasotzea
ez al dago ondo justizi
pixka’t eskuaz lortzea?
Eta gaur plast! eman diot
soilik izan da rozea
ta andereñok esan dit
“Ez dago ondo jotzea!”. (bis)

Egunero iraintzen nau
goizean deitu dit lodi
ta tokatzen zait hartzea
beti ostia bat edo bi
eta ez niri bakarrik
baizik gutako askori
horrela luzatzen dira
matoien zenbait istori.
Gehiago ez dio joko
gure gelako inori
hurrengoan be’ ingo dut
ez esan andereñori. (bis)