Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Autores
Bartra, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara

Descripción

Melodia
Goizean altxatu eta
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bastante normala omen da
nire bizitzeko era
etxean gaude aita, ama
ta nola ez nire neba
normaltasunan azpian
antsietatea topera
horrek jartzen dit askotan
nire bizitzan barrera
aspaldi honetan nago
ni bereziki artega
eta ia egunero
goizeko laurak aldera (bis)
frigorifikora noa
txokolatea jatera.

Aurrekoan esan nuen:
“Gustoko daukat Nutella”
Baina aspaldi bihurtu da
niretzat kriston tunela
gero autogorrotoa
eta zigorra krudela
jan barik egun oso bat
aguantatuko nukeela
baina ustez gizartean
hau komeni da horrela
ta jenteak esaten dit
erdi piropo bezela (bis)
aspaldion argalago
ta guapago nagoela.

Aspaldi hontan estuago
igertzen dut nire soka
txokolatea ezkutuan
ta eztarria itota
gero nire buruari
a ze nolako boikota
nire haragitan berriz
senti dezaket porrota
nire itxura antza denez
denei zaie inporta
ta urte luzetakoa
izaten dabil borroka (bis)
jente guztiaren eta
neure buruaren kontra.