Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Autores
Amillategi, Ibai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara

Descripción

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eitten dodala ez neuke gure
ailegatzerik eskura
baina gabeetan heltzerakoan
ja goizaldeko ordura
izkutatuta ogetik altxa
hortako ez dot estura
ta apurka-apurka ezkatzerantza
joateko dot ohitura
hozkailukoa ez lei ostean
dagoen dana barrura
garai bateko aldizkakoa
ja ohitura bihurtu da. (bis)

Lapurren eran nik oin puntetan
itxi ogeko magala
ta zaratarik ez igarteko
izten dot ganoraz sala
bihar goizean nahiz ta hustuta
agertuko dan apala
guzurra botaz ezkutatzen dot
ja bihurtu da normala
abiadura haundiz jaten dot
irunsten dot berehala
behingoagatik onartu behar dot
arazo bat dekodala. (bis)

Ta holakoetan normala dalez
behin da barriro jaustea
“Ez dot egingo” Nahiz eta esan
gogorra dogu eustea
inorentzako gomendiotan
berez badekot fustea
baina niretzat ez da bardina
hau aldatzeko ustea
bihartik eta aurrera hobeto
nahiz eta dogun uztea
adikzioan txarrena dogu
norberak ez ikustea (bis)