Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Galletebeitia, Xabat
Ibarzabal, Nerea
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xabat, euskalgintzako elkarte baten egiten dozu lan. Gaur jakin dozu Nerea, elkartean lankide izandakoa, zure umearen irakaslea dala. Ikastetxe atarian egin dozue topo.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
AEK-ko garaian
guk ze erretratu!
Boluntario lana
genuen kontratu
orain berriz eskolan
elkarren kontaktu
gaur artean beharra
duguna jorratu
hezkuntza arautuan ez
orain izorratu. (bis)

N. Ibarzabal
AEKn egin gendun
biok ahalegina
Korrika irteteko
sarri neuk dut grina
ikusiz gure hizkuntzaz
daukaten ezina
lehengo hamarkadetan
mila pegatina
baina oraindik hemen
bada zer egina. (bis)

X. Galletebeitia
Zer egina badago
gure ezinean
nahiz dena emititzen
den streamingean*
nola jarraituko du
euskarak muinean?
Lekua aldatu arren
gu biok finean
katebegi bi gara
kate berdinean. (bis)

N. Ibarzabal
Katebegi bi gara
ta kate aparta
dauzkagun zereginak
guk ezin aparta
ikasgelan jartzen dut
paparrean txapa
daukadan baldintzakin
errazago da ta
oraindik lehengo bera
al duzu soldata? (bis)

X. Galletebeitia
Bai, oraindik gabiltza
garai murritzetan
nahiz ta erakundeak
murgildu bitsetan
euskara militante
garenak gu zertan
hizkuntza behar baitu
Nerea, bi hitzetan:
gure askatasuna
zuen baldintzetan. (bis)

N. Ibarzabal
Baina hezkuntza ez dute
utzi nahi bakean
A, B, D zenbat letra
lotuta katean
ta nahi dugun helmuga
horren apartean
zure haurra euskaraz
dabil gure artean
ta gero gazteleraz
eingo du parkean. (bis)


*Bertsolariak “estriminean” ahoskatu du