Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Actuación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Autores
Intxausti, Aissa
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aissa, euskaraz egin zenduazan ikasketak. 20 urte pasatu dira institutu garaia amaitu zenduenetik. Bazkaria antolatu dozue eta zure ikaskideak izandako gehienak ez dira gai izan zugaz euskaraz berba egiteko.

Descripción

Melodia
Gai horrek badu mamia
Nombre de la estrofa
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti

Nombre de la estrofa:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elkargune arraroak
beti dira iristen
barrutik urduri nago
burua irakiten
institutik duela
hogei urte ja irten
orduan irakasleek
bazuten eragiten
euskerak klasean zuen
nahikoa erabilpen
baina hortik kanpo guk be
ez genuen hitz egiten. (bis)

Izan dut astia nire
pertsona garatzeko
eta orain moldatzen naiz
lehen baino askoz hobeto
lagunarte bat hautatu
ta hauekin hasteko
aukera izan dudanez
jende ona tarteko
poteoan, parrandan zein
unian ikasteko
nik hautua egin nuen
euskaraz bizitzeko. (bis)

Gaur ez nukeen egin nahi
ikaskideen kontra
beraiek ez dute hartu
hartu nuen borroka
nahiz ta barrutik nagoen
triste eta lur jota
ez diot inori bota
nahi afarian bronka
oraindik badugu aurrean
herri legez erronka
argi ikusi da hizkuntza
ereduen porrota. (bis)