Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Actuación
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Autores
Abarrategi, Peru
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Atzo zure ezkontza eguna izan zen. Gaur bakarrik esnatu zara.

Descripción

Melodia
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Nombre de la estrofa
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi

Nombre de la estrofa:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamabi urte pasatu dira
non izan zen lehen zita?
Aspaldidanik ezkontza eguna
jada geneukan jarrita
neronek eta ingurukoek
a zer nolako irrika
tximeleta hoiek sabel barruan
dantzatzen zeuden hasita
berez ze egun polita (bis)
bota nuena segundu batez
ta hitz bakarrez harrika:
altare aurrean ezetza esan
ta irten nintzen korrika. (bis)

Nahiz ta bizitza ustez genuen
elkarrekin bideratu
denbora joana zaigu ta jada
hori egin da aldatu.
Bere alboan ez dut egon nahi
ni horretaz naiz ohartu
txarrenik ere ez diot opa,
ez diot esan “Barkatu…”
Erabaki ona hartu (bis)
ta hoteleko ohe barruan
ongi pasatzen saiatu
azken hamabi urteetan ez dut
gau hontan beste gozatu. (bis)